Asteburu honetan, klubak bidai hirukoitza antolatzea lortu du, bere bizitasunaren eta boluntario-taldearen indarraren lekuko, froga beharrik bazegoen ere.
Larunbatean, 9 eserlekuko lau ibilgailu (Ramiro Arrue lizeoari esker) eta 3 orgari esker, juniortik masterretara 33 arraunlari garraiatu ahal izan ziren Arcachonen jokatu zen itsas arraun ligako txapelketan parte hartzeko.
Emaitzen aldetik, klubak 6 titulu irabazi ditu :
– J14. nesketan : Pénélope, Alanya, Maddi eta Maritxu (Milak zuzenduta) ;
– J16. mutil eta nesketan : Eneko, Imanol, Xan eta Paul (Gexanek zuzenduta), eta Maiana, Joana, Elaia eta Eneka (Milak zuzenduta) ;
– Senior emakumezkoetan : Amaia, Maider, Jessica eta Pauline (Milak zuzenduta) ;
– Senior gizonezkoen binakakoan : Jean Simon eta Romualderentzat ;
– Gizon bakarko maisuetan : Benoît-entzat.
Girondako euriari aurre eginez beste arraunlari batzuk gure elkartearen izenean ari izan dira : Gexan, Yoan, Julen, Auriane, Amaya, Iban, Yon, Yves, Michel eta Vincent.
Igandean, 19 arraunlarik nazioarteko estropadan jarraitu dute asteburua, Libournen, emanaldi bikainekin, talde guztiak lehen 5 postuetan sartuz :
- 5.garren postua Zélie eta Roxanentzat J12.bikoitzean, euren lehen parte-hartzean, eta berdin Gexan, Julen, Yoan eta Jules-entzat, oso lasterketa gogor batean borrokatu direnak ;
- 4.garren postua lauko kadetentzat, Elaia, Eneka, Mila eta Maiana, Joanak zuzenduta ; hasiera katastrofikoa izan arren berriro mobilizatzen dira eta garaipena 3 segundorentzat bakarrik huts egiten dute ;
- 🥉🥉3.garren postua Pauline eta Romuald-entzat master misto binakakoan eta 3. garren postua ere J12ean, Jonentzat skiff-ean ;
- 🥈2.garren postua Pierre eta Paulentzat, zoritxarrez, finalean arraun kolpea sartzea ez dute lortu baina hobetzeko alde ona badute ;
- 🥇🥇Lehen postua Amaia eta Maiderrentzat, garaipen sortarekin jarraitzen dutenak, eta ere Osoitzentzat skiff J12ean, bere lasterketa kudeatzen eta irabazten jakin duena.
Bitartean, aulki finkoko seniorrak trainerillan aritu dira : B taldeak, federazio kopan sartuta, 6. garren postua lortzen du eta A taldeak, txapelketan sartuta, 5.garren postua.
Hiru gune ezberdinetan mobilizatu ahal izan diren boluntario guztien parte-hartze aktiboari esker asteburu bikaina izan da.
Zorionak eta Milesker!