Entrenamenduek aintzina jarraitzen dute gure eskolako arraunlarientzat.
Ekainaren 15ean eta 16an dirdira egin zuten Brives-en, Akitania Berria eta Okzitania barne hartzen dituen Hego-mendebaldeko txapelketetan.
Ontzi ainitz sailkatu ziren, ekainaren 29an eta 30ean Maconen egingo diren France J14 eta uztailaren 5 eta 6-an Vichyn egingo den France J16 txapelketan parte hartzeko.
Zortziko J14a ( Maritxu, Alanya, Peneloppe, Maddi, Maina, Auriane, Amaia, Zélie eta Roxanne) finalera heldu dira eta neskek Frantziarako txartela lortu dute. 8. mailan eta kategoria huntan lehen aldia da klubarentzat! Paul eta Pierre bikoteak, J16an lasterketa bikaina egin dute zonako txapeldun titulua lortzeko!
4. J16a (Andoni, Imanol, Xan, Eneko eta Paul C) laugarren postuan amaitu du, eta Frantziako txapelketetarako ere sailkatua da.
4J16a ( Mila, Eneka, Elaia, Maiana eta Joana zonako txapeldunak dira!
4. masterra ere (Véro, Pantx, Pauline eta Romu) Macon-erako aukeratua da launazka, binazka eta skiffan.
Eman zuen onena! Aupa Ur Joko!! !
Banku mugikorraren denboraldia amaituta, banku finkoak hartzen du segida!
LATeko arraunlariek ekainaren 14an, ostiralean, Luis XIV plazan egindako aurkezpenean, Donibane Ziburuko Estropada banderaren berri eman zuten.
Gure klubak 32. estropada antolatzen du ekainaren 29an, larunbatez, berrikuntza ederrekin! Treineruak portutik uretaratuko dituzte, ostatua taloekin Foch plazan, gauz onez betea.
Emakumezkoen estropada 12:00-tan hasiko da, eta gizonezkoen estropada, 5ak30tan.
ARC 1 txapelketaren denboraldiko lehen estropada izan zen Pasaian, LAT taldeak hirugarren postu eder batekin bukatu zuen.
Gure UR Joko Familia handiko kide guziak goazen LAT sustengatzerat ! Egun eder honen antolatzen laguntzerat ere bai!
Gora ta gora beti!
Categories:Banku mobila, Kluba, Klubaren bizitza, Trainerua
2 Likes