Itsasoko arrauna

Itsasoko arrauna itsaso eta laku handietan egiten da. Edonork egin dezakeen aktibitatea da:

  • Adin guzietan, 10/11 urtetik gora
  • osasun edo jolaserako, ibilaldia eta txapelketarako eraibili daiteke
  • ontzi ugarietan arraun egin daiteke, bakarka edo taldean (arraunlari batetik 4ra), bizi egonkorrak
  • nagusiki “couple”-delakoan, baina “pointe”-delakoan ere egiten da.

Itsasoko arrauna, barne uretako segurtasun araudia FFA-k zuzentzen duen legeekin egiten da, entrenatzeko uraska ezberderdinetan nabigazio araubideak errespetatuz.

Jatorriak

Itsasoko arrauna arbasoen ohitura da, mundua arakatzea baita gerla egitea ere ahalbidetu diona gizarteari. Arrazoi ekonomikoentzat garatzen joan da, arrantzaren bidez ontzi tradizional ezberdinetan (indibidual edo kolektiboan), itsasertze osoan. Itsasoan segurtasuna aseguratzeko erabiltzen zen, eguraldiari eta itsasoari aurre egiteko ontzi egokiena zenez.

Pasa den mendean, arraunari lotuak ziren ohitura merkatari eta profesionalak desagertu zirenez, usadio horiek lehiaketari egokitu dira, ontzi tradizional ezberdinetan: traineru, doris, llaguts, yoles,… estropadak eginez. Eta beste ontzi ugarietan Frantzia eta Europako herrien mailan. Arraun ohitura honek aurrera segitzen du, eta garatzen ez da gelditzen.

Itsasoko arraun kirolzale “modernoa”

80garren hamarkadaren hasieran, Gérard d’ABOVILLE-ek egindako Ipar Atlantikoko arraun zeharkatzeak salto bat eginarazi dio itsasertzeko arraunari, bereziki itsasbazter bretoiari. Zale amorratu batzuek kabela tradizionalak berritzeko gogoa izan zuten, ontzi garatuagoen sortzeko. Eraikitzaile batzuek lagundu egin zituzten, eta itsasoko arrauneko lehen kluba garatu zen, lehiaketak egokitzen joan ziren, eta azkenean, itsas arraun “modernoak” FFA-n bere tokia osoki hartzen lortu zuen.

Geroztik, Frantzia, Italia, eta Britainia Handiaren bulkadaren ondorioz, aktibitate hori mundu osora zabaldu egin da, Coastal Rowing izena hartuz, munduko lehen txapelketa sortuz 2006an.

Itsasoko arrauna nahiko sartze erraza da, ontzi indartsuagoak eta bereziki oreka atxikitzeko errazagoak baitira, errekan erabiltzen diren ontziei konparatuz. Aldiz, praktikaren teknika menperatzea ez da aski arraunlari ona izateko. Nabigazioaren aire guztiak ere ezagutu behar dira: korrontea, itsasoa, haizea, olatu gaineko nabigazioa, erdiko kartografia, trafiko maritimoa …

Ontziak

Ontziek haga-neurtzaile eta eginbehar batzuk bete behar dituzte (itsasoko segurtasun araudian idatzia) segurtasun osoan nabigatzeko :

Aurkikuntza eta hasierarentzat

  • RowingBoard-a ezagutu ezazu: itsas arrauna ezagutarazteko ontzia

Entrenamendu eta txapelketentzat

  • “Bateaux de couple”-delakoak

“Solo de mer”-delakoa: “couple”-delakoan ari den arraunlari bakarra (1x itsasoa)

 

“Double de mer”-delakoa: 2 arraunlari “couple”-delakoan (2x itsasoa)

 

 

“Quatre mer”-delakoa: 4 arraunlari “couple”-delakoan eta patroia (4x+ itsasoa)

 

  • “Bateaux de pointe”-delakoak

 

“Quatre mer”-delakoa: 4 arraunlari “pointe”-delakoan eta patroia (4+ itsasoa)