-Asteburu huntan bi ateraldi nagusi izan dira. Bata Bordalen Akitania Berriko gazteen ligaren
txapelketerako eta bertzea Dunkerken frantziako txapelketetarat itsas arraunan.
-Gure gazteetan, 15 arraunlarik (muttiko) parte hartu dute larunbateko estropadan eta 8 arraunlarik
(neska) igandean. Batzuentzat lehen parte hartzea izanda ere, denek serioski aritu izan dira.
-Frantziako txapelketetarat joan diren esperientziadun ainitz sartu dira, besoak medailez eta fanioiez
beterik.
– Garaipen eta parte hartze guzi horiek indar kolektibo azkar baten esker dira. Konpetitzaile batzu goi
mailetan ibiltzen dira, hainbat lizentziadunek parte hartzen dutelako sosa biltzeko ekitaldietan. Hauei
esker materiala erosi eta ateraldiak ordaintzen ahal ditugu. Txalo beraz konpetitzaileei eta elkarteari
beren denbora emaiten dutenei. Pozik gira elkartasun espiritua atxikitzea gure kluba maitagarrian.
Bordeleko emaitzak :
-Adierazgarria, Osoitzen 1. Postua 1xJ12-ean eta Jon-en A finaleko 5. Postua.
-Andoni, Xan, Eneko, Imanol, Paul C-k gidaturik, lehenak ailegatzen dira A finalean 4+J16 sailan.
-Pierre eta Paul A finalea laugarrenak dira.
-4+J16 nesken sailan (Joana, Elaia, Eneka, Maiana, Paul C-gidaturik) lehenak bukatzen dute A finalean
-Jon eta Julen hugarren D finalean, 2xJ14 sailan.
-Zélie bigarren B finalean 1xJ12 sailan.
-Amaia Maddi eta Maritxu Aurianne bostgarren B finalean J14 sailan.
– Alanya eta Peneloppe bigarrenak 2XJ14 an.
-Maina bostgarren D finalean.
Dunkerken, Frantziako itsas txapelketaren emaitzak :
-Véro, Pauline Frantziako txapeldun 2xmasters sailan.
-Neskek (Amaia, Maider, Véro, Pauline, Molak gidaturik) 4x Senior sailean brontzezko medaila ekarri
dute.
– Benoît frantziako txapeldun da master bakarlari gisa.
-Benoît eta Véro frantziako txapeldunak bikote mixtoan.
-Jean Simon eta Romu zortzigarren.
-Vincent hamargarren eta Yves bederatzigarren masters bakarlarietan.
-Laugarren lekua gure juniorrentzat, Julen, Jules, Gorka eta Yoan Milak gidaturik.