Mendeetan zehar, itsasertzeko eskualdeek tokiko xehetasun maritimoei egokitzen joan den itsasoko arrauna garatu dute. Bereziki arrantza eta salbamenduari egokitua. Edozein eguraldi izanik arraun barkuak itsasora atera behar ziren, horretarako arraunalariak banku finkoan jarriak ziren.
Itsas eskualde bakoitzak bere ontzi tradizionala badu :
- Euskal Herrian trainerua
- Kataluñan llagut-a
- Bretanian doris-a
- Mediterraneoan pointu-a
- Arcachonen uraskan pinasse-a
Trainerua
Kirolari egokitutako ontzi bat bilakatu aitzin,trainerua arrantzarako erabilia zen.
Trainerua ontzi luzea da, sakontasun gutxirekin, popa eta proan finagoa da, hondo lau batekin erdialdean. Bere gila esekigailuatua da, barkuaren muturrak borobilduak dira eta bere azala nahiko leuna da. 12 metroko luzaera du. Egurrezkoa zen 90.hamarkada arte, baina gaur egun, karbono fibraz eginak dira ontziak eta palak. Jarlekua finkoa denez, banku mobileko barku olinpiko bat gidatzea baino zailagoa da.
Taldea 13 arraunlari eta patroi batez osatua da. 12 arraunlari binaka jarriak dira, bata bestearen ondoan, 13 garren arraunlaria ezik, proela, bera bakarrik atzematen baita proan. Batzuek baborren arraun egiten dute, besteek estriborren, bizkarra emanez proari. Haien parean, popan, patroia zutik aurkitzen da, eta bere errola ontzia gidatzea da, baita erritmoa ematea ere.
Trainerua batzuentzat aisialdi kirol bat da, eta txapleketa kirol bat beste batzuentzat.
Trainerilla
Traineruaren antzekoa da, baina luzaera ezberdina du: 9 metro. 6 arraunlarik eta patroi batek osatzen dute ontzia. Traineruaren kasuan ez bezala, arraunlariek bata bestearen gibelean arraun egiten dute, bakoitzak bere aurrekoaren kontrako aldean arraun eginez.
Battela
Battelak 7 metro neurtzen ditu, eta 70kg inguru pisatzen ditu. 4 arraunlarik dute ontzi hori osatzen (bata bestearen gibelean jarririk) eta trainerillan bezala, patroi batekin makurtua beraien parean.