2024ko uztailaren 4, 5 eta 6an frantziako J16 txapelketa jokatu zen Vichyko Allier aintziran.
Txapelketako lehen jardunaldian, J 16 arraunlariek goizean euren seriea korritu zuten, arratsaldean finalaurrekoetan parte hartu aurretik.
Duela hiru aste Frantziako txapelketara sartzeko txartelak banatzen zituen zonaldeko txapelketatik pasatu ziren.
Gizonezkoen 4+a, Imanol, Eneko, Xan eta Andonirekin, Joanak zuzenduta, C finaleko hirugarren postuan sailkatu zen, Lyon Caluire ACLC taldetik 6.38 segundura.
Emakumezkoen 4+a, Mila, Eneka, Elaia et Maianarekin, Joanak zuzenduta, B finaleko bigarren postuan sailkatu zen, SNB taldetik 24.68 segundura.
Gizonezkoen binakakoan, Paul eta Pierrek, laugarren postu oso onean amaitu zuten, liderrengandik (Metz) 9”
Amaia eta Maiderrek binakako 2. selekzio estropadan (RS2) parte hartu zuten eta bertan hirugarren sailkatu ziren. Estrapada horrekin bai ta ere sasoin eder bat egin dutelakotz, Frantziako taldean izanen dira Txek errepublikan, gazteriako txapelketan.
Gure kluba harro dago, hain harro, serio entrenatzen eta arraunaren kirolean inbertitzen diren gure gazteetaz.
Biba zuek, Aupa Gazteria !
Categories:Banku mobila, Gazteak, Txapelketak
5 Likes