Sasoi berria hasten da erritmoan

Sasoi berria hasten da erritmoan
20 azaroa 2024 Maider Irazoqui

Irailan itsasoko eta beach-rowing munduko txapelketak ospatu dira ,eta 4 ontzik parte hartu dute itsasoko txapelketan eta Amaia eta Maiderrek Frantzia
errepresentatzen zuten  , binakako ontzian eta berriz amaia skiffean.
•Paulinek emakumeen bakarlarietan.
•Jean Simon eta Jérôme ( baionako arraun taldekoa ) gizonezkoen binakakoan.
•Jean Simon eta Elur (hendaiako arraun taldekoa ) bikote mixtoan.
•Azkenik Pauline eta Jérôme bikote mixtoan ere bai.
Esperientzia ona denentzat, itsasoaren baldintza onekin !! Eta abenturekin !! Ez dugu ahanzten Lionel Picard , seniorren entrenadorea , milesker zurii !!
Maider eta Amaia bostgarren lekua hartu dute, Estatu Batuen kontra galdu dutelako final laurdenetan. Eta Amaiak 15 garren lekua hartu du bakarka. Itsasoa ez zen errexa eta beraz batzuetan seriak ez ziren batere berdinak, dependitzen zuen olatuen zentzu eta indarra.

Ez da ahantzi behar udan,Amaiak eta Maiderrek gure bi juniorrak « coupe de la jeunesse 2024» txapelketan parte hartzeko aukera ukan dute. Frantziako B taldean, 4x izeneko ontzian, Angers klubeko bi neskekin.
Neskek beraz, larunbatean 5. postua lortu zuten eta igandean 6. postua, maila hor zegoen eta neskentzat esperientzia handi bat izan da oroitzapen onekin.

Txalo ekipo ! Biba zuek 👊 eta AUPA UR YOKO

 

Igandearen 24an, urtero bezala Dhl-eko lasterketa antolatu dugu Hondarribiako klubarekin. Lasterketa  Donibane Lohitzuneko Foch plazatik hasten da eta  Hondarribian amaitzen da. Lasterketa hontan 3000 korrikalari elkartu dira giro on batean. Iaz bezala, gure borondate guztiak hor ziren lasterketa hori antolatzeko eta kudeatzeko.Lasterketa eta gero gure laguntzaileak guztiak kluban, Zikiro baten inguruan elkartu ziren.
Milesker borondate eta antolatzaile guztiei, zuek gabe ez genuke horrelako lasterketa antolatzea lortuko !!!

 

Gehitzeko, urriko bakantzetan gure arraun eskola Iratira joan da ikastaldi bat egiteko .Lehen aldikotz klubak antolatzen duela ikastaro hori eta arrakasta
handi bat izan da. 3 egunez egina izan da, ibilaldiekin, jokoekin, muskular sendotzeekin Pilate iniziazio saio batekin eta  ikastaroa bukatzeko talde desberdinekin korrika lasterketa bat egina izan da,  zuhaitz artean eta elkartasun giro  batekin. Milesker Benoit, Vincent, Xan eta Véronique langutzaileak.

Gazteek elkarrekin lan egin dute eta momentu onak pasatu izan dituzte, elkartasuna eta elkarlaguntza,indartuz, sekulazko paisaiekin !!!

Honen ondotik, 7 arraunlari , Sainte Livrade-eko txapelketan ( eskualdeko txapelketa) aritu dira, 6km-eko txapelketa bat da . Orduan Amaia eta Maiderrek seniorren kategorian, eskiffen, bigarren eta laugarren lekua hartu dute, Benoit eta Aurélien ber kategorian baina mutiletan egoeran, 10 garren eta 6 garren lekua hartu dute. Gero Pierre eta Andonik J16 kategorian lehen eta zapigarren lekua hartu dute. Bukatzeko, Milak J16 neskeetan aritu da eta 6garren lekua hartu du.

Emaitza onak gure taldearentzat, Frantziako selekziorako hautaketa-bideari buruzko lehen urrats honetan.