Gure klubak distira egin zuen Ajaccion Ricantuko hondartzan (Korsika), Frantziako hondartzako arraun txapelketan Amaia eta Maider Irazoquiri esker.
2028ko Olinpiar Jokoetarako aukeratutako diziplina hau hondarrean 50 metroko esprinta da, eta ondoren 300 metroko slalom bat ontziarekin, eta azkenik korrika berriz ere helmugaraino.
Gure arraunlariak finalerako sailkatu ziren : Amaia izan zen Frantziako txapeldun eta Maider txapeldunorde, Agathe Rombaut marseillarraren aurretik.
Yvonig Foucaud, hondartzako arraun-esprintaz arduratzen den exekutibo federalak, hainbat kirolari gainbegiratu zituen, gure arraunlariak barne, eta arrazoi ukan zuen. Ez zuen bere ilusioa ezkutatu Irazoqui ahizpen emanaldia ikusirik : « Dagoeneko ikusi genuen Cazaubonen egin zutena eta bagenekien Barlettaren mendekua nahi zutela. Txapelketa ezin hobea egin dute, indarrez jarraitzeko gai direla erakutsi dute ».
Hurrengo hitzordu handia Poloniako europako txapelketa izango da.
Kontuan izan gure hendaiako lagun Jessica Berrak frantziako txapeldun titulua lortu duela (4x mistoa) St Maloko arraunlariekin.