Asteburuko berriak

Asteburuko berriak
24 apirila 2024 Elorri Etchegoyhen

Beste behin ere asteburua kargatua izan da klubarentzat: Euskadiko Battel txapelketa, beteranoen
estropada Irunen, traineru estropada Arcachonen, Brouillarta ibilaldia eta Avifit ikastaroa Arroxelan.
Euskadiko Battel txapelketari dagokionez, gure juniorrek 12. bukatu dute. Finalarako ez badira sailkatzen
ere, denboraldi ederra egin dute.
Gure seniorrek A finalarako sailkatu dira, Bermeo, Donostia eta Zierbenarekin batera, eta 4. bukatu dute!
Irunen beteranoen banku mugikorreko estropada genuen. Denborarik hoberena 4x kategoriako gure
arraunlariek markatu dute, baita Michel P-k ere skiffean. Gaztetan Frantziako txapelduna 10 aldiz baino
gehiagotan izan ondotik, arras ongi ari da orain beterano gisa.
Banku finkoan, Élite + taldea Arcachonen aritu da. Hendaiako taldearen eta Ibaialde taldearen kontra
lehiatu behar izan du, talde bakoitzaren kontra 3 ziabogako 2000 metroko estropada eginez finalean aritu
aitzin.
Ur Jokok Ibaialderi gaina hartu dio, finalean Endaikaren kontra galdu aitzin.
Estropadaz estropada, gero eta hobeki ari da gure trainerua!
Azpimarra dezagun bestalde Ur Jokoko 3 arraunlari Ibaialde traineruan aritu direla, arraunlari eskasean
baitzen.
Etxean, Brouillarta ibilaldiaren bigarren edizioa genuen : aro ederra izan dugu, haizeak itsasoa astintzen
zuelarik.
Ibilaldi horren bitartez, Parisetik eta Tolosatik etorri 60 arraunlari baino gehiagok gozatu ahal izan dute Iparraldeko kostaz, Miarritzetik Hendaiara.
Uraren gainean sekuritateaz eta logistikaz arduratzeaz gain, laguntzaileek Ramiro Arrue lizeoan ostatatzea, gosarien eta apairuen prestatzea, eta gaualdien antolatzea ere kudeatu dituzte.
Milesker handi bat antolatzaile eta laguntzaile guziei Brouillarta 2024 hain ongi antolatu izanagatik.
Goresmenak ere Véro et Vincenti, Avifit hezitzaile diploma lortu baitute. Ea ergoaren gaineko fitness
saioa noiz antolatzen diguten!

« of 18 »