Sasoi berria hasten da erritmoan

Sasoi berria hasten da erritmoan
20 azaroa 2024 Maider Irazoqui

Irailan itsasoko eta beach-rowing munduko txapelketak ospatu dira ,eta 4 ontzi parte hartu dute itsasoko txapelketan eta Amaia eta Maiderrek
errepresentatzen zuten Frantzia , bikote ontzian eta berriz amaia bakarrik.
•Paulinek emakumeen bakarlarietan.
•Jean Simon eta Jérôme ( baionako arraun taldekoa ) gizonezkoen binakakoan.
•Jean Simon eta Elur (hendaiako arraun taldekoa ) bikote mixtoan.
•Azkenik Pauline eta Jérôme bikote mixtoan ere bai.
Esperientzia ona denentzat, itsasoaren baldintza onekin !! Eta abenturekin !!Eta ez dugu ahanzten Lionel Picard , seniorren entrenadorea , milesker zurii !!
Maider eta Amaia bostgarren lekua hartu dute, Estatu Batuen kontra galdu dutelako kartefinalean. Eta amaiak 15 garren lekua hartu du bakarrik. Itsasoa ez zen errexa eta beraz batzuetan seriak ez ziren batere berdinak, dependitzen zuen olatuen zentzu eta indarra.

Eta ez da ahantzi behar udan,Amaiak eta Maiderrek gure bi juniorrak « coupe de la jeunesse 2024» txapelketan parte hartzeko aukera ukan dute. Frantziako B taldean, 4x izeneko ontzian, Angers klubeko bi neskeekin.
Neskek beraz, larunbatean 5. postua lortu zuten eta igandean 6. postua, maila hor zegoen eta neskentzat esperientzia handi bat izan da oroitzapen onekin.

Txalo ekipo ! Biba zuek 👊 eta AUPA UR YOKO

 

Igandearen 24an, urtero bezala Dhl-eko lasterketa antolatu dugu Hondarribiako kluboarekin. Lasterketa hori hasten da Donibane Lohitzuneko Foch plazan eta amaitzen da Hondarribian. Lasterketa hontan 3000 korrikalari elkartu dira giro on batean. Iaz bezala, gure borondate guztiak hor ziren lasterketa hori antolatzeko eta kudeatzeko.Lasterketa eta gero gure borondate guztiak kluboan, Zikiro bat denak elgarrekin, jan izan dute.
Milesker borondate eta antolatzaile guztiei, zuek gabe ez genuke horrelako lasterketa antolatzea lortu !!! Milesker eta laster arte

 

Gehitzeko, urrien bakantzetan gure arraun eskola Iraty-n joan da ikastaldi bat egiteko , lehen aldikotz klubea antolatu du ikastaro hori eta arrakasta
handi bat izan da.Ikastaro hori 3 egunez egina izan da, ibilaldiekin, jokoekin, muskular sendotzeekin Pilateko hastapen batekin eta bukatzeko ikastaroa talde desberdinekin korrika bat egina izan da,  zuhaitz artean eta giro elkarkide batekin. Milesker Benoit, Vincent, Xan eta Véronique langutzaileak.

Gazteek elkarrekin lan egin dute eta momentu onak pasatu izan dituzte, elkartasuna eta elkarlaguntza balore artean, sekulazko paisaiekin !!!

Ikastaroaren asteburuan, 7 arraunlari , Sainte Livrade-eko txapelketan ( eskualdeko txapelketa) aritu dira, 6km-eko txapelketa bat da . Orduan Amaia eta Maiderrek seniorren kategorian, eskiffen, bigarren eta laugarren lekua hartu dute, Benoit eta Aurélien ber kategorian baina mutilen egoeran, 10 garren eta 6 garren lekua hartu dute. Gero Pierre eta Andonik J16 kategorian lehen eta zapigarren lekua hartu dute. Bukatzeko, Milak J16 neskeetan aritu da eta 6garren lekua hartu du.

Emaitza onak gure taldearentzat, Frantziako selekziorako hautaketa-bide baterantz lehen urrats honetan.