Garaipenak eta Label bat

Garaipenak eta Label bat
7 martxoa 2024 Elorri Etchegoyhen

Otsaila bidaiaz betea izan da, battel estropadentzat, traineru estropadentzat, itsas arraunean edo
ibaian.

Otsailaren 4an Soustons-en estropada izan zen, gure 15 gazteren parte hartzearekin, non elkartasuna
eta erantzunkizuna izan ziren leloak. Goraipa ditzagun lehen postuan : Amaia, Osoitz eta Mila/Eneka
binaka , baita Maider eta Jonen bigarren postuak, eta Pierre eta Estebanen hirugarren postua ere.
Kontuan izan gazteenen artean (J12), lehen hirurak UrJokotarrak izan zirela.

Otsailaren 11an, gure senior banku finkoko arraunlariak Orion ziren lehen traineru estropadentzat.
Otsailaren 12an, gure arraunlariek emaitza oso onekin egin zuten Bordelera bidaia. Bitartean,
Penelopek irabazi du Akitaniako taldearen koloreekin.

Hilaren 17tik 20ra, Mila, Eneka, Amaia eta Pierre eskualdeko arraunlari onenekin hego-
mendebaldeko eremuko entrenamendu ikastaro batera joan ziren.
Hilaren 17an, Arcachoneko estropadan parte hartu zuten itsas arraun lehiakideek, Véro bigarren
postuan sailkatu zen Jessica Berra munduko txapeldunaren atzetik, Benoit bigarren, Jean-Simon
hirugarren eta Yves 8. postuan.

Hilaren 18an, Gipuzkoako Ligako 4. jardunaldiko Battel estropada Donostian izan zen. Goraipa
dezagun gure jubenilen hirugarren postu bikaina eta baita seniorren artean historiako lehen
garaipena ere.
Hilaren 19tik 25era, gure arraunlari gazteak klubean entrenatu ziren. Irteerak, ergoa, muskulazioa eta
igeriketa izan ziren egitarauan. Ostegun goizean, Aviron Bayonnais klubarekin elkartrukea egin zen,
gure auzokideei aulki finkoaren praktika ezagutarazteko.

Hilaren 23an, Tolosako estropada bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik; hala ere, LATeko
gure banku finkoko arraunlariek gure Elite + traineruari zein Iparraldeko beste tripulatzaileei aurre
egin ahal izan zieten Hendaian.

Martxoaren 3an Gipuzkoako battel ligako 6. jardunaldia ospatu zen Pasaian : gure jubenil mailako
neskak 8. postuan sailkatu ziren (15 talde orotarat), eta gure kadete mutilak 8. postuan ere (14 talde
orotarat). Gure junior mutilak laugarren, eta gure seniorrak hirugarren postuan.
Aisialdian, arraunfitean eta lehiaketan diharduten arraunlariek osatutako beste talde batek ere Ur
Joko ordezkatu zuen Ibaialde erronkan, Getxo eta Angelu arteko 135 km-ko zeharkaldi birtuala
ergometroetan osatuz.

Bidai guzti hauek eta estropadetan gure elkartea ordezkatzen duten tripulazio hauek argi erakusten
dute Ur Jokoren dinamismoa.
Gure elkarteak gaur egun 240 lizentziadun baino gehiago ditu. Boluntario askok egunero parte
hartzen dute gure praktikatzaileak gainbegiratzen, ekipamendua mantentzen, babesleak aurkitzen,
webgunea itzultzen, etab.
Hilabete honetan bi “skiff” iritsi izanak klubak bere arraunlariak baldintza onenetan jasotzen
jarraitzeko duen nahia islatzen du. Boluntarioen formakuntzak, abiarazle edo hezitzaile gisa, anbizio
hori erakusten du.
Duela hiru urte txalupa garajea eraberritu ondoren egindako lan kolektibo honek fruituak ematen ari
dira “École Française d’Aviron” labelaren lorpenarekin, praktikatzaileek izan dezaketen harreraren
hezkuntza-kalitatearen berme.

krakada
« of 10 »