Joan den asteburuan emaitza politak banku finkoan eta banku mugikorrean

Joan den asteburuan emaitza politak banku finkoan eta banku mugikorrean
27 martxoa 2024 Elorri Etchegoyhen

Battel liga Donibane Lohizunen genuen martxoaren 23an Gipuzkoako ligako
bederatzigarren jardunaldiaren karietara.
Eguzkia eta haizeñoa lagun aritu dira 4na arraunlari eta patroi bana osaturiko ontziak.
Denen esku hartzeari esker, batzordeen bidez, antolaketa pikoan genuen eta gure arraunlari guziek sostengu ederra izan dute.
Erlojupeko estropadak ziren, ontziak minutu guziz abiatzen zirelarik eta distantziak (1.000 m, 1.500 m edo 2.000 m) adin kategorien araberakoak zirelarik: infantilak,promesak, jubenilak eta absolutuak.
73 ontzi lehiatu dira Urdazurin. Amaia (P), Alanya, Maritxu, Auriane eta Maddi infantilek 11. postuan bukatzen dute, bi toki galdu ondotik behar baino lehenago abiatzeagatik zigorturik.
Jubenil mutiletan, 15 ontzik neurtu dituzte indarrak. Gexan, Julen, Yoan eta Jules gure arraunlariek, Amaia A.k lagundurik patroi lanetan, hirugarren postuan bukatu dute.
Elaia, Maiana, Joana G eta Elena gure promesak, Joana lemazain zutelarik, 11. bukatzen dute 21en gain.
Gure seniorrek (Haritza lemazain eta Xan, Ander, Thomas eta Romain arraunlari) bigarren bukatzen dute.
Atsedenaldirik ez gure gerlarientzat!
Biharamunean, igandean, battel ligako 10. jardunaldia iragan da Pasai Donibanen, 4 ontzitako serien formatupean.
Absolutuek lehen postuan bukatzen dute (7 ontziak ziren lehian), Beñat U, Adrien, Boris eta Eneko zirelarik arraunlariak eta Amaia A lemazaina.
Gure jubenilak hirugarren postua lortu dute eta sailkapen orokorrean hirugarren dira, bi puntuko aldearekin laugarrenarekiko. Liga horretan bi estropada besterik ez dira gelditzen,

Gipuzkoako txapelketa eta Euskadikoa ere iragatekoak direlarik. Goresmenak mutilak, hol-hola segi ezazue!

Ber denboran, banku mugikorrean, arraunlari ordezkaritza bat genuen larunbat eta igandean Cazaubonen ontzi labur eskualde-arteko txapelketan, Hego-Mendebalde eremuan.
Estropada honetan Amaia da txapeldun atera, bide batez Frantziako txapelketan aritzeko txartela irabaziz. Maiderrek laugarren bukatzen du, 42 ontzi zirelarik lehian.
Mila eta Eneka bikoteak 8. bukatzen du, lehen postuan kokatzen delarik J16 kategorian.
Pierrek bosgarren bukatzen du, Paulek zazpigarren.
Andonik 40. sailkatzen da 48 ontziren gain, J18 eta J16 nahasirik.
Zorionak denei eta txalo berezi bat Lucas Soubelet gure STAPS ikaslearentzat gure arraunlarien preskaketa fisikoan eta mentalean egin lanagatik, gure trebatzaile bikainekin elkarlanean!