Martxoaren hilabetea !!!

Martxoaren hilabetea !!!
9 apirila 2025 Maider Irazoqui

Martxoko lehen asteburuan gure taldea Orion zen batel ligarentzat :

-
J14 neskek 12. lekua lortu dute (Leire, Maya, Enea, Joana et Joana)


-Gure kadete neskek 17. lekua ( Maritxu, Auriane, Maddi, Alania eta Amaya) eta gure kadete/juniors neskek 15. lekua ( Mila, Eneka,Elaia, Joana, Maiana).

-Mutilen taldeek : gure kadeteek 9. lekua ( Ibai, Eneko, Andoni, Pierre et Jon) eta gure juniorrek 5. lekua (Yoan, Gexan, Julen, Jules eta Lutxi).

Ber momentuan Claouey-en, klubak itsas txapelketa batean parte hartu du:

-Gure 4 mixtoak 10. lekua lortu du ( Mayalen, Vincent, Paul, Etienne eta Marie)


-Vincentek eta Marc-Robertek doblean irabazi dute eta Jean-Simon ez dezagun ahantz, bere estropada Arcachonekin irabazi baitu.

 

Igande hartan, gure arraunalariak Legutioko banku mobil txapelketan ziren, haizeagatik ezeztatua izan zena, batzuek parte hartu ahal izan zuten halaere.

-Benoît 🥇 skiffean


-Maya eta Elena 5.postuan (J14)


J16 mailan: – Pierre eta Ellande (Baionakoa)🥇 2- , emaitza bera Eneka eta Milarentzat , baita Maritxu eta Aurianentzat bigarren lekua


-Ibanek 8. postua lortu du skiffean, Penelopek 4.a eta Amayak 6.a.

Zorionak guztiei 🥇🥇

 

Martxoaren 16an, gure kadeteek Ligako txapelketan parte hartu zuten Soustonen eta gure juniorrek Getarian ziren battelan.

Ondorioz, gure mutilek 8. lekua lortu dute Getarian, baldintza berriak ziren haientzat, itsasoan egiten zuten lehen txapelketa baitzen!

Segitzeko, gure kadeteek emaitza politak lortu dituzte Soustonen denbora berean!

J14 mailan, 21 ontzietatik: Xalbatek 9. lekua lortu du , Estitxuk eta Enekak mixtoan Baionako arraunlariekin 20.a.

Neskek berriz, 21 ontzietatik : Oihanek eta Maiak 17. lekua lortu dute , Zeliek eta Elenak 12.a, Leirek 6.a eta Joanak 5.a.

Zorionak Onekari bi ontzien patroi izan dena ( mutilena eta neskena) , bi ontziek 4. lekua hartu baitute! Milesker Willyri, Estebani eta Anderri lagundu izanagatik !!

Segitzeko, kadete mailan ;

-Penelopek E finala irabazi du

-Enekok eta Yonek 3. lekua lortu dute E finalan
- Pierrek eta Ellandek (Baionakoa) 2. lekua,    2- ! – Andonik eskiffean 2. lekua ere bai
-Milak eta Enekak 2- kategorian irabazi dute

 

Martxoaren 22ko asteburua: Klubak Batel Ligako jardunaldi bat antolatu bazuen ere,   Ur jokoko arraunlari batzuek La Rochelleko itsas estropada batean parte hartu zuten.

Beraz, 400 arraunalari baino gehiagok parte hartu zuten Urdazuriko ekitaldian. Giro alaia eta eguraldi ederra, haize pixka bat tartean !

  • J14 kategorian: Neskek 14. postua lortu dute eta neska-mutilek osatutako taldea, 6. geratu dira mutilen estropadetan.
  • J16 kategorian: Mutilek 7. lekua eta neskek 17.a eta gure kadete/junior neskek 12. lekua lortu dute mutilen kategorian.
  • J18 kategorian: Gure mutil gazteek 5. postua lortu dute!
Eskerrik asko, goiz eder hartan, eguraldia lagun ginuela, ezinbestekoak ditugun boluntarioei, guztia ondo ateratzeko lan handia egin baitzuten. Haiek gabe, ezer ez baitlitzateke posible!

 

  • Gero, gure senior taldea La Rochellen elkartu zen itsas lehiaketa baterako larunbatean eta Beach Rowing lehiaketa baterako igandean: 
Larunbatean baldintzak oso gogorrak izan ziren, olatu handiak baitzeuden. Parte-hartzaile askok amore eman zuten, baina Ur Jokok distira izan zuen:
  • Benoîtek irabazi du solo masters kategorian.
  • Aurélienek eta Jean Simonek irabazi dute senior binakakoan.
  • Benoîtek eta Paulinek irabazi dute master mixtoen binakakoan.
  • Vincent gogor saiatu zen ibilbidea amaitzen, askok ordurako amore eman zutelarik.
  • Igandean Beach Rowing lehiaketa zuten, baina baldintza gogorrengatik, (euria, haizea eta olatuak), gure arraunlariek lasterketa bakarra egin zuten, eta gainerakoa bertan behera utzi zuten!

 

 

  • Hilabetea amaitzeko, klubak, urtero bezala, Hego Mendebaldeko Eremuen Txapelketetako hitzordua zuen Cazaubonen, Frantziako txapelketa laburretarako, ontziak sailkatzeko helburuarekin: Txapelketan parte hartu duten arraunlarien emaitzak:
  • 2-J18H: Paulek eta Yoanek B finala irabazi dute eta 7. lekua lortu dute, Ellandek (AB) eta Pierrek 9garren lekua.
  • 2-J18F : Milak eta Enekak B finala irabazi dute eta 7. lekua lortu dute.
  • 1xJ18F: • Elaiak 10. lekua
  • 1xJ18H Andonik D finala irabazi du eta 19. lekua lortu du
  • 1xSF : Amaiak 2. lekua,    Veronikek 3.a
  • 1xSFPL : Maiderrek 2. lekua lortu du. Amaia , Maider eta Vero Frantziako txapelketarentzat sailkatu dira beren emaitzei esker!

 

  • Berri on bat klubarentzat: gure juniorrek 7. lekua lortu dute battel ligan larunbatean!