Otsailaren 3 eta 4-ko asteburuan Frantziako Indoor lehiaketak iragan dira Parisen.
5 arraunlariz osatutako delegazio ttiki batek Ur Joko harrotasunez ordezkatu du lehiaketa horietan, maila guzietako kirolariak biltzen dituen sprint edo txandakako ergometro saio ikusgarri hauetan. Gure ergometro zaleak, Véro Couvreur, Olivier Tarra, Jean-Simon Carrivain-Pic , Vincent Moity eta Yves Crespy emaitza biziki ederrekin heldu dira, hala nola 2 Frantziako txapeldun titulu, 2 txapeldunorde eta brontzezko domina bat. 500m-ko distantzian 1. Oliver 1’24.6 (50/59 urte Gizonak) 11. Jean-Simon 1’34.5 (30/39 urte PA Gizonak) 2000m-ko distantzian 15. Vincent 7’46.1 (60/64 urte Gizonak) 6. Yves 7’05.0 (55/59 urte Gizonak) 2. Olivier 6’28.2 (50/54 urte Gizonak) 1. Véro 7’27.7 (30/39 urte PA Emazteak) Open txandaka mixtoa 3. Jean-Simon / Véro / Yves / Endaikako Elur Txalo arraunlari guzi horiei, baita Paulineri ere, osasun arazo batzuengatik ezin izan bait du lehiaketa hauetan parte hartu. Desafio berri batzuek lizentziadun guziak goaitatzen dituzte orain, federazioak proposatutako 7 bekatu nagusiak ! Ez duda Véro eta beste kudeatzaileekin ikustea talde desafio hortan parte hartzeko ! Aupa Ur Joko !!! |
Categories:Txapelketak
0 Likes