Iparraldeko traineruak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badian

Iparraldeko traineruak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badian
13 otsaila 2024 michel

2024ko urtarrilaren 27an, larunbatez, Donibane Lohizuneko badian, Iparraldeko traineruen desafioa iragan zen. Ipar Euskal Herriko hiru klubek* parte hartu zuten 2800 metroko distantziako ordulariaren kontrako lasterketan, hala nola, Endaika, Ibaialde eta Ur Jokok.

Klub hendaiarrak irabazi badu ere, kirol honen inguruan izan den oldea dugu azpimarratzen. Izan ere, Ur Jokok beste traineru oso bat (patroia eta 13 arraunlari) eta bi trainerilla atera ahal izan ditu Ipar Haize traineruko lehiakideak sustengatzera.

2023ko irailetik, gure klubak, 3-4 aldiz astean entrenatzen den arraunlari talde bat osatu du, banku finkoan. 2023/2024 urteko helburua : urtean 7 lehiaketetan parte hartzea. Eskifaia xuri-gorria mixtoa da, eta lehengo lehiakidez osatua da, baita aisialdi taldetik heldu diren kidez ere.

Estropadaren ondotik, parte hartzaile guziak Ziburuko herriko etxera gomitatuak izan dira Bixintxoak ospatzera. Jadanik hitzordua hartua dugu 2025erako !

Ur Jokok Ziburuko udala eta Numéro Vin, Groupama eta Les Salaisons Udana babesleen sustengua eskertzen du.

*Hiru klub horiek Lapurdiko Arraun Taldearen (LAT) hitzartzea sortu dute, ligako txapelketetan Hegoaldeko klubei aurre egiteko xedearekin.