Pazko asteburuko emaitzak

Pazko asteburuko emaitzak
4 apirila 2024 Elorri Etchegoyhen

Iraila hasieratik, banku finkoko aisialdi talde batek erronka bota nahi izan die
Endaika eta Ibaialde klubei.
Astean hirutan entrenatzen, Sandrine eta Alainek zuzendutako Ur Jokotar
kolektibo misto honek tropak motibatzea lortu du !
Iazko aisialdiko praktikatzaileak klubeko arraunlari ohiekin eta Teink Trofeoko
batzuekin elkartu dira.
Denboraldiari erritmoa emateko gogoz estropada batzuk eginez, gure
tripulazioa lehiakideengana hurbiltzen da estropada bakoitz !
Larunbatean Baionan hirugarren bukatu zuten, Ibaialderengandik 9 segundora
eta Endaikarengandik 19 segundora.
Zorionak gure ordezkarieri eta segi aintzina !

Itsasoko arraun estropadek Pazko asteburuari amaiera eman zioten,
larunbatean etxean Badiako Itzuliarekin, eta igandean Hendaian, Frantziako
txapelketetarako sailkatze bi proba.
Donibane Lohizunen, itsasoa laua zegoen baina hego-hego-ekialdeko haizeak
ibilbidea zaildu zuen.

Larunbateko emaitzak :

🥇Gure 4x J14ren garaipena: Maddi, Alanya, Maritxu eta Penelope, Amaiak zuzenduta ;
🥇Garaipena gure 4x J16rentzat : Mila, Elaia, Maiana eta Joana, Maiderrek zuzenduta ;
2xSFn, Mayalen eta Audrey bigarren postuan bukatu dute La Rochellen
atzetik ;
🥇Garaipena Vero eta Paulinentzat master bikoitzean, bigarrenak baino 3 minutu azkarrago ;
🥇Garaipena Romurentzat ere 1XMaster 40 kategorian eta ondoren
Vincent ;
🥇Michel eta Yvesen garaipena master bikoitzean ;
🥇Garaipena Ur Joko-Arcachon tripulatzaile mistoarentzat ere Jean-Simon barne zela ;
🥇Garaipena Vero eta Benoit-rentzat master misto bikoitzean, bigarrenak baino 5 minutu azkarrago ; Vincent eta Audrey laugarren sailkatzen dira ;
🥈Eneka, Gorka, Eneko eta Maiderrek osatutako eta Paulek zuzendutako
4xJ18M-a bigarren postuan sailkatzen da, bi minutuko zigorra jasoz ;
🥇Garaipena kadeteek osatutako 4xD18Han ere : Andoni, Paul, Pierre eta Imanol, Milak zuzendua ;
🏆Zorionak guztioi ureko eta lehorreko logistikagatik ! Mila esker berriro ostatuan
salgai ziren opilentzat !
Igandeko Hendaiako emaitzak :
🥇Garaipena 4XSFrako, Maider, Véro, Amaia eta Paulinekin, Milak
zuzenduta ;
🥇Garaipena 4XJ16rako, Elaia, Eneka, Maiana eta Joanarekin, Milak
zuzenduta ;
🥈Enekok zuzendutako eta Pierre, Imanol, Paul Chevalier eta Gorkak
osatutako 4XJ18rako bigarren postua ;
🥇Garaipena Benoitentzat 1XSHn ;
🥇Garaipena 2XSHrako, Romu eta Jean Simonekin ;
🥈Bigarren lekua 4XSHrako, Michel, Yves, Vincent eta Thonon-eko
gonbidatu batekin, Enekok zuzenduta.