Cazauboneko estropada eta Gipuzkoako battel txapelketako emaitzak

Cazauboneko estropada eta Gipuzkoako battel txapelketako emaitzak
19 apirila 2024 Elorri Etchegoyhen

Asteburu huntan arraun eskola zatitua izan da, batzuek battel sasoina eta Gipuzkoako txapelketa izan dute, eta bertzeek Cazauboneko aulki mugikorreko estropada internazionala.

Gure arraunlariak bikain aritu dira Cazaubonen :

J14 mailan Osoitzek 10 garren eta Jonek 24 garren bukatu dute 28 skiffen gain.

4x mixtoan Pénélope Maina Julen Ander Robin taldeak azkenaurreko bukatu du baina barku experimental hau arazo gabe aritu da.

2x kadeteetan Pierre eta Paulek 2 garren bukatu dute Tolosako biko azkar baten gibeletik.

Pénélopek Akitaniako zortzikoarekin irabazi du Okzitaniaren aitzinetik.

Masterretan Benoît-k bigarren bukatu du, Pantxek hirugarren eta Vincentek 8 garren.

Igandean Maider eta Amaia bikoak bigarren bukatu du emazte seniorretan, eta Pauline, Véro, Pantx eta Romuk osatutako gure 4x mixtoak garaipena eskuratu du !

Denbora berean San Pedron Gipuzkoako battel txapelketa iragan da :

Larunbatean San Pedron aurkeztu diren 5 battelak igande goizeko Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira.

-Infantil neskek (Amaia (P),Alanya Maritxu Auriane Maddi) 4 garren bukatu dute Federazio sariko B finalean.

-Kadete neskak (Elaia, Eneka, Mila, Joana, Maiana) 3 garren ailegatu dira Federazio sariko B finalean.

-Kadete mutilek (Eneko, Paul C, Andoni, Imanol, Haritza (P)) bigarren toki eder bat lortu dute Federazio sariko B finalean.

-Junior mutilek (Gexan, Yoan, Gorka, Julen, Amaia (P)) txapelketa bereko finala irabazi dute.

-Senior mutilek (Benat, Eneko, Boris, Adrien, Amaia (P)) Txapelketako A finalean bigarren bukatu dute.

Txalo deneri emaitza hoientzat 😉

« of 4 »