Txalo Amaia eta Maider Frantziako txapelketan

Txalo Amaia eta Maider Frantziako txapelketan
12 apirila 2024 Elorri Etchegoyhen

Asteburu huntan, Cazaubon herrian izan dira Frantziako Barku Motzeko Txapelketak.
Gure bi arraunlariak sailkatu dira « Skiff »-ean parte hartzeko : Amaia eta Maider Irazoqui.
Maila biziki haundia izan da serieetan baina ahizpek usaian bezala berea erakutsi dute.
Amaiak B finaleko bigarren postuan amaitzen du eta Maiderrek 6..Frantzia mailan 8. eta 12.!
Emaitza horiek ikusirik eta ber maila erakusten badute bikotean, aukera lukete europako txapelketa beretsua den Gazteriaren Kopan parte hartzeko.

Maila huntako azken emaitzak 1981ean izan ziren, Richard Frantziako txapelketetan.
Gure lehendakari ordeak 1985ean Munduko eta Europako Txapelketetan brontzezko domina lortu zuen. Amaia eta Maiderri berdina desiratzen diegu.
Eguraldi txarra zela eta, bertan behera utzi behar izan dira larunbateko banku mugikorraren estropada legution eta  San Pedron.